zurezko softwarea

Eskarmentua, teknika eta teknologia fintzeak aurrerapenak dakartza tresna guztietan. Luthier zaharrek egur berriak, material berriak, afinazio berriak probatzen eta txertatzen doaz tresnetan. Txalapartak ere aurrerapen ugari izan ditu, bereziki XX. mendearen erdialdean berraurkitu eta berrasmatu zenetik. Zur ezberdineko oholak, neurriak, altuera edota afinazioarekin jolasten saiatu dira batzuk. Izotza edota metalekin ere aritu izan dira.

Baina txalaparta ez da musika tresna arrunt bat. Areago, esan liteke ez dela tresna bat, baizik eta jotzeko modu bat, bikoteka, elkarren espazioak errespetatuz eta elkarri entzunez jotzen den zerbait. Eta jotzaile bakoitzaren erabakiak eragin handia du, bai kidearengan, bai sortzen den musikan. Norberak proposatu egiten du, proposamenak jasotzeko prest egon behar duen neurri berean.

Arauak apurtuak izateko jaio dira, bai, baina txalaparta jotzeko ohiko sistema edo prozesu hori, bakarra izan arren, emaitza ezberdinak sortzen ditu martxan jartzen den aldiro, inprobisazioari esker. Musika generatiboan ere horixe gertatzen da; sistema bat martxan jartzen duen algoritmoak ondorio ezberdinak ematen ditu aldi bakoitzean. Parekotasun horretaz ohartuta, Enrike Hurtadok (Bilbo, 1973) txalaparta-software bat asmatzeari ekin zion. “Hasierako helburua izan zen ea gai ginen eraikitzeko ordenagailurako programa bat txalapartaren erritmoak berez sortuko zituena. Horretarako txalaparta nola jotzen den aztertu behar genuen. Horrek izugarrizko hausnarketa egitera behartu gintuen. Hasieratik txalapartariekin lan egiten egon nintzen, batez ere Hernaniko Beñat Iturriotzekin. Nik orain dela hogei urte baino gehiago ikasi nuen txalaparta jotzen, baina ondoren ez dut harremanik izan. Oso aldaketa sakonak gertatu dira, horregatik zen ezinbestekoa gaur egungo txalapartariekin lan egitea”.

Autotxalaparta zuen izena eraiki zuen lehenengo softwarea, askea ixi-software lantaldearen filosofiari jarraikiz. Txalaparta-erritmoak sortzen ditu bere kabuz, sistema generatiboa erabiliz. “Panel batetik kontrola ditzakezu erritmoen parametro orokorrak; adibidez, abiadura, kolpeen irekiera eta abar. Parametro ugari dauka eta erritmo desberdinak sor ditzake. Baina hala ere oso mugatuta dago. Txalapartariek sortzen dituzten erritmoak oso konplexuak dira. Hori errepikatzea oso zaila da. Autotxalaparta, aldiz, oso sinplea da funtsean, panelean dauden parametroak irakurri eta random aukerak egiten ditu jotzerakoan. Nahi ba duzu itzali ahal duzu erritmoaren parte bat eta zuk jo ahal duzu txalaparta bat ordenagailuari jarraika. Baina programak ez du entzuten, ez ezer gogoratzen. Beraz, pixka bat arraroa da, baina oso interesgarria”.

Entzutearen gabeziaz ohartuta, beste lan ildo bati ekin zion: ordenagailuak erantzun behar zion jotzaileak ematen dion informazioari. Txakunak (bi txalapartarien arteko lehenengoari ematen zaion izena) jotzen duena ulertu eta, horretan oinarrituta, herrenaren (bigarrena) erantzuna ematen du. “Hau ere generatiboa da eta ordenagailuaren kontra inprobisatzeko balio du”. Proiektatzen duten soinua txakunari grabatzen dizkionak dira; hots, egurrarena, tratamendurik gabea, helburua baita nahastea makinak eta gizakiak jotzen dituzten kolpeak».

Programek harrera ona izan dute. Txalapartaren mundua mistizismoz eta purismo handiz jantzi izan den arren, “txalapartariak oso irekiak dira, eta nik uste dut horrela dela 60ko hamarkadan gertatu zen berreskuratze-prozesua abangoardiatik gertu gertatu zelako”. Aurtengo martxoan Iruñean izan ziren Iturriotz eta Hurtado, lehen Txalaparta Kongresu Mundialean. “Harrera txarra izango genuelakoan abiatu ginen, baina kontrakoa gertatu zen, ia denek pentsatu zuten oso interesgarria zela pizten duen eztabaida: zer da txalaparta jotzea? nolako harremana sortzen da txalapartarien artean?” Funtsean horretarako ere balio baitu software honek, galderak egiteko.

Gune honetan eskura daitezke kode irekiko programa biok, baita etengabe egingo diren berrikuntza eta aldaketak ere.

ibon rodríguez

entzun!
2015eko urtekaria
enrike hurtado

komunikabideak

ahotsa, nire ibilbidearen atzerabegiratik
eremuak
2023-10-28
lau aukeraketa
pequeña antimateria
2023ko iraila
Killerkume taldeari elkarrizketa
argia
2019-01-20
'uhin' fanzinearen inguruko artikulua
entzun!
2018ko urtekaria
Mikel Laboaren heriotzaren 10. urteurrenean
berria
2018-11-27
rafa ruedari elkarrizketa 'hiri kristalezkoa' diskoaz
argia
2018-05-25
Elvis Costelloren kontzertuaren kronika
berria
2016-06-08
oskorri taldearen atzerabegirakoa, desegin zen unean
entzun!
2015eko urtekaria

o

oskorriren agurra
badok
2015-06-25
imanolen omenen bilboko arriagan egindako kontzertuaren kronika
berria
2014-12-18
le larraskito klubari buruzko monografikoa
entzun!
2014ko urtekaria
luthier esperimentalaren inguruko dossierra
pop pilulak
2014ko negua
iñigo ugartebururen 'For the Unknown' diskoaz
entzun!
2013ko urtekaria
inazio escuderoren diskoaren inguruko erreportaia
entzun!
2013ko urtekaria
alvaro matilla 'brutus' musikariari elkarrizketa
pop pilulak
2013ko negua
hiru disko aukeraketa
mondosonoro
2013ko apirila
euskanta proiektuari buruzko artikulua
entzun!
2012ko urtekaria
xabier leteren ibilbideaz, hil eta urtebetera
entzun!
2011ko urtekaria
m-ak taldeari buruzko lan monografikoa, julen azpitarterekin baterea egina
entzun!
2010eko urtekaria
mikel laboari buruzko erreportajea, julen azpitarterekin elkarlanean
entzun!
2009ko urtekaria