bio

ibonrg (sestao, 1978) musikariaren bakarkako ibilbideari 2006 inguruan eman nion hasiera. orduan, etxeko logelan sortutako hainbat pieza esperimental sortzen hasi nintzen orotariko musika-tresna eta objektuekin. sortu ahala webgunera igotzeaz gain, etxean grabatutako zenbait cd-r banatu nituen eskura, mp3-z gainezka (entzungai hemen logelakoak).

ordurako estua zen musikaren munduarekin nuen harremana: txikitatik euskal folklorearekin lotuta egon ohi diren tresnak jotzen nituen, eta 1999tik eten taldean abestu eta gitarra jotzen hasi nintzen.

bakarkako zuzenekorik ez nuen egin 2009ra arte, eta ordurako ahotsa bihurtua zen esperimentuotako instrumentu bakar, baina loopak eratzeko pedalak lagunduta. inprobisazioak zein aldez aurretik diseinatutako ahots-esperimentuak ziren ardatz. pixkanaka, ahots hutsean aritzeko moduko formatua landuz joan nintzen, inolako efekturik gabe.

2016an molde klasikoagoko kantuen formatuarekin hasi nintzen jolasten eta 2017ko apirilerako zuzenekoetan aurkezteko moduko hogei bat kanta nuen bilduta, kantagintza herrikoiaren moldea eta urteotako esperimentazioa nolabait uztartzeko. a capella sortutako kantuak izan arren, batzuei pianoa ezarri nien. ekain hartan bertan, hil zara izeneko disko bikoitza grabatzen hasi ginen, hainbat kobazulo, eremitorio eta bunkerretan.

bakarkako lana hamaika proiektu eta elkarlanekin gurutzatu da urteotan, eta elkar elikatu eta garatu dute. musika inprobisatuan (gargara, plu de mekanisms…) zein konposatuan (txaranga urretabizkaia, manett…), ekoizpenean (mursego, xabier montoia…) zein kolaborazio puntualetan hainbat tresna joaz (jupiter jon, miguel a. garcía ensemble…), zinema zein antzerkirako musika (la herida, atzerrian lurra garratz…), irratirako zein idatzizkoetarako erreportajeak edo monografikoak (hala bedi, argia, pop pilulak…). lan horien eta datozkeen informazio zehatza duzu web honetan eta zerrenda honetan.

horietan azkena, 2021eko uztailean enrike hurtado musikariarekin batera argitaratuko den ‘oMOrruMU baMAt’ diskoa, joxan artzeren zenbait testutatik eta txalapartari egindako ekarpenetik tiraka abiatutako sormen-lana.

ibonrg (asier gogortza)
argazkia: asier gogortza

alrededor del año 2006 comencé a trabajar en solitario bajo el nombre de ibonrg (sestao, 1978). en aquella época compuse y grabé numerosas piezas experimentales en mi dormitorio con todo tipo de instrumentos y objetos. a medida que iban tomando forma las iba subiendo a la web, y algo más tarde distribuí algunos cds repletos de mp3 (logelakoak).

para entonces mi relación con el mundo de la música era estrecha: desde pequeño tocaba instrumentos relacionados con el folclore vasco, y en 1999 empecé a cantar y a tocar la guitarra en el grupo eten.

no hice ningún directo en solitario hasta 2009, y para entonces la voz ya se había convertido en el único instrumento de estos experimentos, pero ayudado por un pedal de loops. esos conciertos se centraban tanto en la improvisación como en experimentos de voz compuestos. con el tiempo fue derivando hacia un formato de voz cruda, sin ningún efecto más.

en 2016 empecé a jugar con un formato de cancion más clásico y para abril de 2017 había recopilado una veintena de canciones que podían ser presentadas en los directos para combinar el estilo de la canción popular con la experimentación de estos años. aunque fueran canciones creadas para ser cantadas a capella, a algunas las acompañé de piano. aquel mismo junio empezamos a grabar un disco doble titulado hil zara, en varias cuevas, eremitorios y búnqueres.

mi trabajo en solitario se ha entrelazado con numerosos proyectos y colaboraciones, que se han ido nutriendo mutuamente. Tanto en música improvisada (gargara, plu de mekanisms…), como música compuesta (txaranga urretabizkaia, manett…), producciones (mursego, xabier montoia…) colaboraciones puntuales (jupiter jon, miguel a. garcía ensemble…), música para cine y teatro (la herida, atzerrian lurra garratz…), reportajes y monográficos para radio y medios escritos (hala bedi, argia, pop pilulak…). encontrarás información detallada de todos en esta web y en este listado.

el último de ellos, el disco 'oMOrruMU baMAt', que se publicará junto al músico enrike hurtado en julio de 2021, una creación que parte de algunos textos de joxan artze y de su aportación a la txalaparta.