2006. urtean argitara eman nituen aurreko hilabeteetan etxeko logelan ondutako hainbat pieza, hainbat musika tresna joaz, grabatzeko teknikak ikasteko aitzakiaz. bakarka sortutako lehenengo aleak dira.
piezok, cd-r euskarrian banatzeaz gain, webgune hau sortzeko aitzakia ere izan ziren.
guztira 16 pieza bildu nituen
abun (txistua, ahotsa)
adurre (sintetizadorea, ahotsa)
bi (gitarra, etxekotresnak)
chemnistz (bandoneoia)
c-n (tronpeta, gitarra, ahotsa, bandoneoia) ‘gaztelu’-ren ‘musika ixilla’ lanetik hartutako hitzak
etzidamu (harpa, gitarra, ahotsa, harmonika, tronpeta, kriskitinak)
haizzzz (gitarra, ahotsa, alboka) unama taldearen ‘haizea’ kantuaren bertsioa
karbari (gitarra, ahotsa, sardexkak) arnaud oihenarten ‘laur karbarien eresia‘ hartuta
karima (ahotsa, tronpeta, sintetizadorea)
kontramehatxua (gitarra, perkusioa, bandoneoia, makarroiak, zintzarriak)
logela (objektuak -bulego materiala, bereziki-)
logela 2 (gitarra, txistua, tronpeta, ahotsa, ping-pong pilotak)
min (metalofonoa, gitarra)
poema lizuna (piano elektrikoa)
ura darama (sanpleak -jon benitoren ahotsa eta triki-tixa bat-) jon benitoren ura darama olerkia autoreak berak irakurrita
zoruna (ahotsa) alxander tapiaren ‘zoruna‘ olerkia hartuta