ibonrg enrike hurtado

(2019)

joxan artze 2018ko urtarrilaren 12an zendu zen. handik urtebetera bere omenez prestatutako emanaldian parte hartzeko gonbidatua izan nintzen.

enrike hurtadorekin hamaika aldiz hitz egina nintzen poetak txalapartari egindako ekarpenaz. aukera ezin hobea zen, hortaz, emanaldian enrikek berak txalapartari egindako ekarpenak txertatzeko. izan ere, hainbat dira berak txalapartaren mekanika eta filosofiaren arabera garatu dituen software bereziak.

enrikeren ibilbidea ez da, baina, txalapartara mugatzen. bakarkako bi proiektu ditu: azunak izenaren pean, bere softwaren bidez rock kantuak txikitu eta eraldatzen ditu, itxura oldarkorreko piezak sortzeko. bazterrak ezizenez, ostera, bestelako ehundura zikliko eta baketsuagoetara bideratzen da.

horrez gain, ixi-software kolektiboko kidea da.

elkarlan horren emaitza dugu ‘oMOrruMU baMAt’ lp-a, artzeren zenbait olerkitatik eta txalapartari egidako ekarpenetik abiatutako lana. uztailaren bian plazaratuko da.

enrike hurtado: txalaparta, sanpleak, softwarea, soinu-edizioa, grabaketa
ibonrg: ahotsa, pianoa, txalaparta, alboka, soinu-edizioa, grabaketa

 

mclb

diskografia

omorrumu
oMOrruMU baMAt
(1970)
bakarka
ibonrg
ibonrg enrike hurtado