urrutikoa hurbila hurbilagoa

URRUTIKOA

Vainica Doble

Taquicardia

1984, Nuevos Medios

Nire belarrietatik pasa diren kantuetatik, gutxik harritu naute Vainica Doblerenek bezainbeste. Beren diskografiako minutu bakoitza irakaspen bat da, aurreiritzien kontrako antidotoa. Harmonia eta konponketa bitxiak, hitz zorrotz eta liluragarriak, abesteko silabeatze librea… Librea, dena baita libre haiengan, konplexurik, modarik gabea. Nik ez dakit oraindik non sailkatu. Musikalki erreferentzia ugari dituzte baina, bost axola du horrek; Vainicaren musika ez da sonoritate, akorde edo hitz batzuen batura.

AZALA: http://www.disco100.com/productos/8427721159060.jpg

HURBILA

Joseba Tapia

Real politik

2006, Zakurraren bibolina

Joseba Tapia ez da trikiti-jotzailea, trikitilaria da, zentzu guztietan. Plazetako trikitilari, pop-trikitilari, alegia. Trikitia herritik jaso eta bere erara herriari itzuli diona. Aldaketak gustuko ez dituen herri kontserbadore honetan bazterketa ziurtatzen du horrela jokatzeak, baina Tapiak zorrotz ditu eskuak eta burua, argi helburuak. Eta hamaika disko temati, tematiko eta konplexubakoren artean Real Politik hau iruditzen zait biribilena. Kontrakoa esango digute, baina arrakasta ez da kopurutan neurtzen. Arrakasta da, kopiatze hutsetik harago, musika norberarena egiten lortzea.

AZALA: http://4.bp.blogspot.com/_AwF2594etGY/Sa_bLIBOhBI/AAAAAAAADLI/YCikpMIA7L8/s400/karatula.jpg

HURBILAGOA

Maddi Oihenart, Mixel Arotze, Mixel Etxekopar, Pierre Vissier

Arbaila

2002, Kultulan Diskak

Badira hainbat elementu disko honetan, entzun aurretik erakargarri bihur lezaketenak: Arbailako basoan grabatua, leizetan, zuhaizpetan, ahots eta tresna akustikoekin… baina ezaugarriok ez dute berez disko bat on bilakatzen. Honek, ordea, biltzen dituen melodia, landa-grabaketa eta errezitatuen aukeraketak eta soinu bereziak oso disko trinko eta koherentea osatzen dute. Kantu herrikoiek, berriek eta inprobisazioek bat egiten dute naturaltasun osoz, gure ahots preziatuenek eta musikari finenek bat egiten duten eran.

AZALA: http://www.badok.info/fitxategia_ikusi.php?id_fitxategia=3659

mondosonoro
2013ko apirila

komunikabideak

ahotsa, nire ibilbidearen atzerabegiratik
eremuak
2023-10-28
lau aukeraketa
pequeña antimateria
2023ko iraila
Killerkume taldeari elkarrizketa
argia
2019-01-20
'uhin' fanzinearen inguruko artikulua
entzun!
2018ko urtekaria
Mikel Laboaren heriotzaren 10. urteurrenean
berria
2018-11-27
rafa ruedari elkarrizketa 'hiri kristalezkoa' diskoaz
argia
2018-05-25
Elvis Costelloren kontzertuaren kronika
berria
2016-06-08
enrike hurtadoren txalaparta softwareari buruz
entzun!
2015eko urtekaria
oskorri taldearen atzerabegirakoa, desegin zen unean
entzun!
2015eko urtekaria

o

oskorriren agurra
badok
2015-06-25
imanolen omenen bilboko arriagan egindako kontzertuaren kronika
berria
2014-12-18
le larraskito klubari buruzko monografikoa
entzun!
2014ko urtekaria
luthier esperimentalaren inguruko dossierra
pop pilulak
2014ko negua
iñigo ugartebururen 'For the Unknown' diskoaz
entzun!
2013ko urtekaria
inazio escuderoren diskoaren inguruko erreportaia
entzun!
2013ko urtekaria
alvaro matilla 'brutus' musikariari elkarrizketa
pop pilulak
2013ko negua
euskanta proiektuari buruzko artikulua
entzun!
2012ko urtekaria
xabier leteren ibilbideaz, hil eta urtebetera
entzun!
2011ko urtekaria
m-ak taldeari buruzko lan monografikoa, julen azpitarterekin baterea egina
entzun!
2010eko urtekaria
mikel laboari buruzko erreportajea, julen azpitarterekin elkarlanean
entzun!
2009ko urtekaria