soinuzko irudiak

Irudia du tresna nagusia Inazio Escudero bideo-artistak, baina musikak leku nagusia du bere lanetan, eta ez gara soinu hutsaz ari, baizik eta musikaz, ez baitira beti gauza berbera. Bere bideo-lanetan, kantuen elementu asko dago, kantu-egitura dute, kantuen dinamika, tresna ezberdinen arteko jokoak, errepikapenak, eta pop-kantuak berezkoak duen hainbat ezaugarri. Kamera musika-tresna balitz erabiltzen du, musikaren sentsazioen bila. Musikaltasuna dute.

Paradoxikoki, bere bideo lanetan, irudia eta soinua modu autonomoan lantzen ditu, eta bi prozesu horietatik, ia oharkabean, kantuak egiten ari zela konturatu zen. Orain, prozesua hankaz gora jarri da. Orain, soinuak du agintzen. Eta musika hori bideogintzak kutsatuta dago. Irudiak, mugimendua aurkitzen ditugu bere soinu eta hitzetan. Collage handi bat da Inazio Escuderok autoekoitzitako lehenengo diskoa. Soinuzko ezusteak bata bestearen atzetik azalduko dira, eta funtsean pop kantuak direnez, behin eta berriro entzutekoak dira. Estudioko esperimentuetatik ateratako pista ugari josiz, osatuz, joan den collagea, Zappa eta Van Vliet Albert Plarekin elkartu izan balira bezala, helmuga zein izango den argi eduki gabe.
Eta etengabe gertatzen dira gauzak, harrituta uzten zaituzten hitz solteak, soinu ezinezkoak, ezinezko lekutatik datozkizunak, tonu ezberdinetan abestutako hitzak, txistu kalejira bat… tira sekretu guztiak ez ditugu orain azaleratuko.
Zuzenekoetako performanceak enlatatzea lortu du Inaziok, “pentsa, zuzenean diskoa jarri eta gainetik kantatzen eta jotzen dut”. Baina disko batek eta zuzeneko batek ez dute zerikusirik, arreta ezberdina da. Zuzenekoa gertaera bat eta bakarra da, puntuala, errepikaezina. Diskoak gertaera ugari sor ditzake, zenbatezinak.

“Ni neu diskoaren bila nindoan baina azken soinu sentsazio eta abesti kopuruarekin galduta nengoen. Xabi Erkiziak lagundu dit diskoarentzako erantzunak aurkitzen. Ez nuen galdera zehatzik, baina erantzunak eman dizkit. Adibidez, diskorako nituen kantuak entzuten hasi, eta erlojua ordu erdira heldu zenean stop sakatu eta, kitto, amaitu da. Gainontzeko kantuak kanpoan geratu dira.” Eta hala egin dute, diskoaren biribiltasunaren bila.

Denbora luzea eman du kantu hauek zuzenean jotzen. “Eta orain gertatzen dena da dena izango dela ezberdina. Lehen jendea kontzertura etor zitekeen zer aurkituko zuen jakin gabe, eta orain gerta daiteke hitzak dakizkien pertsonak etortzea. Lehen ez zegoen pop-ik, orain egon liteke pop-a. Nire kontroletik ihes egiten duten egoerak dira, eta ni egoeren bila noa beti, horixe da interesatzen zaidana.”

Collagea erabiltzen du kantak eraikitzeko. Berak esaten du ez dela kapaz kanta bat osorik jotzeko; horregatik joaten da grabaketa prozesuan intentsitate eta sentsazioen bila. “Egun bakoitzean duzun indarra ezberdina da; egun goibelak, alaiak gatzgabeak ditugu. Egoera oso ezberdinetan daude grabatuta kantuetako txatalak; hori dela eta, kanta bakoitzean collageak biltzen ditu hainbat tomatan bilduta, esaldiak, hitzak zein riffak.”

Espazializazioa interes handikoa zaio. Soinu bakoitzaren kokapenak berebiziko garrantzia du bere lanean. Diskoan nabaritzen da zuzenekoaren nahi hori. “Kontzertu askotara joan izan naiz nire bizitzan, baina gehien disfrutatzen ditudanak kontzertu txikiak dira, tresnak mikrofoneatzen ez diren horiek. Mikrofoneatzean soinu guztiak ateratzen dira bafle berberetatik, eta horrek espazializazioa hautsi egiten du. Eta niri gustatzen zait entzuten dudana ikusten dudanarekin lotzea”.

ibon rodríguez

entzun!
2013ko urtekaria
inazio escudero

komunikabideak

ahotsa, nire ibilbidearen atzerabegiratik
eremuak
2023-10-28
lau aukeraketa
pequeña antimateria
2023ko iraila
Killerkume taldeari elkarrizketa
argia
2019-01-20
'uhin' fanzinearen inguruko artikulua
entzun!
2018ko urtekaria
Mikel Laboaren heriotzaren 10. urteurrenean
berria
2018-11-27
rafa ruedari elkarrizketa 'hiri kristalezkoa' diskoaz
argia
2018-05-25
Elvis Costelloren kontzertuaren kronika
berria
2016-06-08
oskorri taldearen atzerabegirakoa, desegin zen unean
entzun!
2015eko urtekaria
enrike hurtadoren txalaparta softwareari buruz
entzun!
2015eko urtekaria

o

oskorriren agurra
badok
2015-06-25
imanolen omenen bilboko arriagan egindako kontzertuaren kronika
berria
2014-12-18
le larraskito klubari buruzko monografikoa
entzun!
2014ko urtekaria
luthier esperimentalaren inguruko dossierra
pop pilulak
2014ko negua
iñigo ugartebururen 'For the Unknown' diskoaz
entzun!
2013ko urtekaria
alvaro matilla 'brutus' musikariari elkarrizketa
pop pilulak
2013ko negua
hiru disko aukeraketa
mondosonoro
2013ko apirila
euskanta proiektuari buruzko artikulua
entzun!
2012ko urtekaria
xabier leteren ibilbideaz, hil eta urtebetera
entzun!
2011ko urtekaria
m-ak taldeari buruzko lan monografikoa, julen azpitarterekin baterea egina
entzun!
2010eko urtekaria
mikel laboari buruzko erreportajea, julen azpitarterekin elkarlanean
entzun!
2009ko urtekaria