mcenroe

mcenroe

zuzeneko kolaborazioren batez gain, 2022an grabatutako albumean tronboia jotzeko aukera izan nuen getxoko taldearekin, ‘esta misma sensación de soledad’ kantuan. manett taldeak bateria-jolea eta lokala baino zerbait gehiago partekatu du beti ricardo lezónen kantu sakon eta malenkoniatsuak puntu gorenera eramaten dituen taldearekin.

hex

hex

«nosferatuk xurgatu egiten die gizakiei ezin bereziagoa den zuku hori» mikrofilm festibala alex aranaren ekarpen eta ametsei jarraipena egiteko sortu zen. 2013ko ediziorako aitor abiok (pilt, matxura…) eta mikel gonzalezek (ama say) gonbidatu ninduten nosferatuko irudiekin haritz zubillaga zinemagileak sortutako piezaren gainean edo azpian eurek sortutako musika osatzera. (oharra: beheko bideo honi dagokion musika ez […]

gogoan dut

Gogoan dut

Esaten dute memoria garela. Oroitzapenik gabe ez ginatekeela, horiek egiten gaituztela. Gogoratzen duena, beraz, bizi da, badu etxe bat, oraina, gizatasuna. Ariketa ezin sanoagoa da. Nahiz batzuetan gerta daitekeen zaurgarria. Hain zuzen, memoria ariketa bat da ‘Gogoan dut‘ liburua, pertsonala, intimoa, ezer ezkutatzen ez duena. Joe Brainard, Georges Perec edota Joseba Sarrionandiak ibilitako bidetik, printza […]

mati and the kozmic guests

new yorkeko chelsea hotel mitikoaren bueltan sortu diren abestien bilduma bat egiteko asmoz, matik hainbat lagun bildu zitu zituen 2013an. leonard cohen, nico, janis joplin eta the stoogesen kantak prestatu zituen, besteak beste. emanaldiaren dokumentazio grafikoa baino ez dago, dena flows argazkilariak ederki bilduta.

drumkopters

hondartzako olatuen bitsaren gainean surfeatzen agertu ziren, eta abiadura berberarekin desagertu. hainbat eragin bildu zituzten drumkopterrek beren disko bakarrean, baina bereziki freskotasuna zerien, eta darie. grabaketan laguntzaile jarduteko aukera izan nuen.

belarmiñak

‘batzuk’ taldeko abeslari gisa entzun nuen lehenengoz joxi ubedaren kantuak egiteko molde berezia; ondoren, ‘tanta’, eta gerora entzungo nituen ‘tortura sistematika’ eta ‘bukaera’, laurogeietan izan zituen taldeak. belarminak bikote akustiko gisa hasi ziren, eta elektrifikatu zirenean kantu bat grabatzeko deitu zidaten, baina teklatua eta perkusioa sartzen amaitu nuen.

biodiskografiak

iban zaldua idazlearen ‘biodiskografiak’ narrazio liburuko ipuin bakoitza disko batean oinarrituta dago. aurkezpenetarako, zenbait ipuin aukeratu eta bakoitzaren irakurketaren ondotik diskoko kanta baten bertsioa jotzen genuen xabier montoiak eta biok.

miguel a. garcía ensemble

miguel a. garciaren elektronika esperimentalak elikatzen duen gertaera musikala da; instrumentu akustikoak eta ahotsak kasu horretan fagozitatu egiten ditu, eta zuzenekoan berriro agertzen dira. magma elektronikotik sortuta, soinuaren autodeterminaziora arte iristen dira. harekin gargara bikotea osatu nuen 2016, baina horrez gain, bere konposizioak interpretatzeko hainbat ensembletan hartu izan dut parte, bakoitza izen ezberdinekoa:’eritaturi ensemble’, ‘aunkihexun’… […]