yakuzi

yakuzi taldea post-rock etiketapean disko bikainak argitaratu zituen. berriztarren azken diskoan, ‘ausardiaren garaia’, tronpeta jotzeko aukera izan nuen.

black earth

alejandro durán, miguel a. garcía eta alejandreo tedinen black metal esperimentaleko proiektua. ‘a cryptic howl of morbid truth’ lanerako ahots eta gitarraren bat grabatu nituen.

unisonoa

ixiar rozasen lerro bakarreko liburuak audio formatua ere badu eta alderdi horren grabaketan parte hartu nuen 2020ko urtarrilarekin maite arroitajauregi eta beste hainbat artistarekin batera rafael martinez del pozoren grabaketa arduraduna zelarik

santiago delgado y los runaway lovers

r’n’r, swing, doo-wop, bossa nova edota pop italiarra ateratzen da santiago delgadoren ahots eta eskuetatik. lan-ordezkapen bat egin nuen koruetan, juanjo ibarra handiaren ondoan. ‘plantado en el jukebox’ lp-aren grabaketan ere parte hartu nuen

the boogie punkers

bilboko rockabilly lurrikararekin tronpeta jotzeko aukera izan nuen hainbat kontzertutan, ‘sol y sombra’ kantuan

jupiter jon

gabon caligula izenez hainbat kontzertu egin ondoren, talde zingiratsu eta kabernikola honek jupiter jon bataiatu zuten euren burua lehenengo diskoa ‘pleistozenoko astelehenak’ grabatu aurretik. disko horretako kanta batean eta beste single batean jo nuen saxoa

minúsculo

ibon aguirreren bakarkako proiektua. elektronikazko artisautza, su eztitan prestatua. ‘denbora’ izeneko bigarren lanerako zenbait gitarra eta saxo grabatu nituen.

occhi di farfalla

ochi di farfalla bikote akustiko bezala jaio eta laukote elektriko izatera pasa zen taldea da. 2016ko diskoko ‘nerekin’ kantuan tronpeta sartzeko aukera eman zidaten

eremuz kanpoko sotoa

‘eremuz kanpo‘ irratsaioaren oholtzarako adarra abiatzeko film bat aukeratu eta aurretik ‘zerbait’ egiteko proposatu zidaten. sun ra taldeari buruzko dokumental bat (‘a joyful noise’) euskarara itzulia nuenez, huraxe aukeratu nuen. proiekzioaren aurretik ‘performance’ moduko zerbait proposatu nuen; haiek kantzi ninduten arkestraren erara, eta eneko olazabalekin batera euskaratu eta moldatu nuen amiri barakaren ‘sun raren mezua’ […]

piketa

jon martin laguna ohiko kolaboratzailea dut: nire lan eta kartel askoren irudiak bere eskuek marraztu dituzte. piketa da bere jebotarekin batera osatu zuen grindcore bikotea. grabatu duten lan bakarra grabatu genion ibon agirrek eta biok 2015, taldearen errepertorio osoa hamar minutu eskasetan biltzeko.