instantzine

asier gogortza argazkilariaren proiektua. camera obscura baten barnean filma bat sortzeko saioa da InstantZine. kanpotik sartzen den irudia camera obscuraren barnean manipulatuz, partehartzaileek pelikulako fotogramak banaka-banaka sortzen dituzte eta argazki kamera digitalarekin harrapatzen. ondotik, animaziozko filmetan bezala, hartutako irudiak bata bertzearen gibeletik abiadura jakin batean jarriz, 3-4 minutuko filma laburra lortuko da. Saioa bukatzean filmaren […]

kokoshca

2010eko azaroan kafea eta galletak ziklora gonbidatu genuen iruñeko talde zoragarri hau. lau katu izan ginen sesioan, eta, nicoren desertshore diskoa entzun ondoren pistatan grabatu nuen kokoshcaren boloa. javi, amaia eta iñaki oso gustura geratu ziren emaitzarekin eta argitaratzea erabaki genuen.

karpenters

alvaro matilla ‘brutus’-en proiektua, barb karpenterrek lagunduta sasoi hartan. beren ehunka lanen arteko bi grabatu nizkien: ‘sothinrdeline’ diskoan agertuko ziren hiru abesti (haietako batean bateria jo omen nuen eta beste batean biolina eta banketa) eta ‘there she goes again’ kantaren bertsioa ‘a gran bilbao tribute to «the velvet underground & nico» bildumarako.

llorenç barber

valentziako soinu-artistak 2006ko ertz jaialdian kanpaia-kontzertua prestatu zuen. nafarroako bera  herriko kanpaietarako propio idatzi zuen konposizio bat. hamabost bat lagun izan ginen emanaldi horretan ezkil-jotzaile.