gogoan dut

(2021)

Esaten dute memoria garela. Oroitzapenik gabe ez ginatekeela, horiek egiten gaituztela. Gogoratzen duena, beraz, bizi da, badu etxe bat, oraina, gizatasuna. Ariketa ezin sanoagoa da. Nahiz batzuetan gerta daitekeen zaurgarria.

Hain zuzen, memoria ariketa bat da ‘Gogoan dut‘ liburua, pertsonala, intimoa, ezer ezkutatzen ez duena. Joe Brainard, Georges Perec edota Joseba Sarrionandiak ibilitako bidetik, printza labur, kolpe zuzen, pasarte jakingarriak bilduz osatzen da idazlearen biografia. Gogoratu bezala daude oroitzapenok, auskalo hala gertatu zen dena; baina ez daude ederretsita, edo nahitara aldatuta, fikzioaren legeek ahalbidetzen dituzten tranpak erabilita. Dena jaso da memoriak jaulki duen gisara.

Eta, azkenerako, oroitzapenez oroitzapen, ariketa pertsonala zena, ez ote den bilakatzen garai, giro, belaunaldi oso batena.

2021eko apirilaren 21an eman zuen argitara Aritz Galarragak liburu autobiografikoa. Aurkezpenetan biltzen dira gogoeta horietako hainbat liburuan aipatzen diren hainbat kanturen egokitzapenarekin batera.

aritz galarraga: testua, irakurraldia, kantua
ibonrg: gitarra eta kantua

lucian freud
kolaborazioak
belarmiñak
biodiskografiak
black earth
drumkopters
eremuz kanpoko sotoa
gogoan dut
hex
instantzine
jupiter jon
karpenters
kokoshca
llorenç barber
mati and the kozmic guests
miguel a. garcía ensemble
minúsculo
mursego
occhi di farfalla
piketa
santiago delgado y los runaway lovers
the boogie punkers
unisonoa
yakuzi