euria bezain garden
haizea bezain biluzik
deus izkutatu gabe
zilborraren zimurrak ere
destolestatuko ditut
zure amorez
neure saminez,
hala beharrez
naizen guztia argi eta garbi ager nakizun.
zuretzat ez da nigan
zoko ilhunik
ez eta bide bihurririk izango
nigan agertuko ote
zaizkizu ausart
zugan zeletan dirauten
izar lotsatiak
harmarik gabe
luze bezain zabal
itsasoa arrainari bezala
sakonki, naharoki
zeu zatozenerako
hemen naukazu zai