mcenroe

mcenroe

zuzeneko kolaborazioren batez gain, 2022an grabatutako albumean tronboia jotzeko aukera izan nuen getxoko taldearekin, ‘esta misma sensación de soledad’ kantuan. manett taldeak bateria-jolea eta lokala baino zerbait gehiago partekatu du beti ricardo lezónen kantu sakon eta malenkoniatsuak puntu gorenera eramaten dituen taldearekin.

ekho

ekho

tunipanea luthier esperimentalaren automata besoaniztuna da ekho. instrumentuak garazi navas eta bion soinuen berehalako erreakzioz jarduten du.

matías riquelme – ibonrg – fernando ulzión

riquelme-rg-ulzión

matiasek eta fernandok urteak daramatzate elkarrekin inprobisazio askeko bikotea osatzen (besteak beste), lengoaia komun batean sakonduz eta gainditzen eta deseraikitzen saiatuz. horren erakusgarri argia da le trahison des mots disko ederra. zokotik proiektuaren lehenbiziko emanaldirako hirukotea osatu nuen haiekin, eta zorionez ez zen hor gelditu proposamena.

repetidor

repetidor

2009an igualadako (bartzelona) alado sincera taldeko kideek zigilu propioa sortzeko asmoa zena kolektibo bihurtuko zen, hainbat urtez partekatutako taldeak eurenganatuta. ez da genero zehatz bati bideratutako zigilua. ados jarri diren zenbait musikariren plataforma baizik, hasiera batean belaunaldi batek uztartu zituena, baina bereziki, gauzak egiteko modu batek. ni 2018an hasi nintzen kolektiboan parte hartzen.

hex

hex

«nosferatuk xurgatu egiten die gizakiei ezin bereziagoa den zuku hori» mikrofilm festibala alex aranaren ekarpen eta ametsei jarraipena egiteko sortu zen. 2013ko ediziorako aitor abiok (pilt, matxura…) eta mikel gonzalezek (ama say) gonbidatu ninduten nosferatuko irudiekin haritz zubillaga zinemagileak sortutako piezaren gainean edo azpian eurek sortutako musika osatzera. (oharra: beheko bideo honi dagokion musika ez […]

zokotik

zokotik

inprobisazio aske eta esperimentazio musikalerako kanala 2021an sortutako plataforma bilbo aldean inprobisazio askeko emanaldiak grabatu eta streaming erara emateko. bilbo inguruko zein urrutiko inprobisatzaileak batu eta testuinguru berriak sortzeko helburua du.

arto artian

arto

2006. urtean gutariko bat, gutural eta akauzazte taldeetako zenbait kide elkartu ziren euskal herriko doinu esperimental edo sailkagaitzak bilduko zituen lan fisikoekin katologo bat osatzeko. Hamaikatxo urte iraun zuen proiektuak eta ehun erreferentziatik gora bildu genituen. aipatutakoez gain, xedh, mem, bizarra, borrokan, joseba irazoki, amsia, gora japon, fernalia…

gogoan dut

Gogoan dut

Esaten dute memoria garela. Oroitzapenik gabe ez ginatekeela, horiek egiten gaituztela. Gogoratzen duena, beraz, bizi da, badu etxe bat, oraina, gizatasuna. Ariketa ezin sanoagoa da. Nahiz batzuetan gerta daitekeen zaurgarria. Hain zuzen, memoria ariketa bat da ‘Gogoan dut‘ liburua, pertsonala, intimoa, ezer ezkutatzen ez duena. Joe Brainard, Georges Perec edota Joseba Sarrionandiak ibilitako bidetik, printza […]

ibonrg enrike hurtado

ibonrg enrike hurtado

joxan artze 2018ko urtarrilaren 12an zendu zen. handik urtebetera bere omenez prestatutako emanaldian parte hartzeko gonbidatua izan nintzen. enrike hurtadorekin hamaika aldiz hitz egina nintzen poetak txalapartari egindako ekarpenaz. aukera ezin hobea zen, hortaz, emanaldian enrikek berak txalapartari egindako ekarpenak txertatzeko. izan ere, hainbat dira berak txalapartaren mekanika eta filosofiaren arabera garatu dituen software bereziak. […]

mati and the kozmic guests

new yorkeko chelsea hotel mitikoaren bueltan sortu diren abestien bilduma bat egiteko asmoz, matik hainbat lagun bildu zitu zituen 2013an. leonard cohen, nico, janis joplin eta the stoogesen kantak prestatu zituen, besteak beste. emanaldiaren dokumentazio grafikoa baino ez dago, dena flows argazkilariak ederki bilduta.