mem quartet

mem quartet

2020ko azaroaren 17an, mem jaialdiaren karietara bildu gintuzten laukotea osatzeko. inprobisazio bat sutsu bat egin genuen, hiru urtetara binilo bilakatuko zena

ol uz

oluz

ezohiko leku eta erresonantzietarako sortutako free inpro bikoa.

matías riquelme – ibonrg – fernando ulzión

riquelme-rg-ulzión

matiasek eta fernandok urteak daramatzate elkarrekin inprobisazio askeko bikotea osatzen (besteak beste), lengoaia komun batean sakonduz eta gainditzen eta deseraikitzen saiatuz. horren erakusgarri argia da le trahison des mots disko ederra. zokotik proiektuaren lehenbiziko emanaldirako hirukotea osatu nuen haiekin, eta zorionez ez zen hor gelditu proposamena.

eten

hasieran hirukote (jon andoni izurietarekin), ondoren hirukote (sendoa mirandarekin), eta azkenik bikote. hasieran post-hardcore-edo, ondoren inpro-edo eta azkenik free-punk- edo-auskalo.

txaranga urretabizkaia

bi mila eta hamazazpian sortu ginen haize instrumentuetarako geuk sortutako partitura edo pieza esperimentalak gauzatzeko. gaur egun, hamahiru kideko fanfarria hiperbentilatu eta autorregulablea gara. emanaldi bakoitzerako propio sortzen ditugu gure konposizioak.

tzesten

tzesne, ima paralux eta eten taldearen arteko elkarlan bat dugu hau. eten bikoaren erritmoek, tzesneren itsas azpiko melodiek eta paraluxen bideolan hipnotikoek inprobisazioan oinarritutako esperientzia berezia osatzen dute.

tutu

asier maiah eta ibonrg dira tutu. lehenengoak gitarra darabil eta bigarrenak tronpeta eta bandoneoia. viva bazooka eta eten taldeetan oso bestelako musika egiten dutela esango du askok, baina tutuk talde horien intentsitateari eusten die.

saliva

izena ezin esplizituagoko free-inpro duoa

milagro

mirariz sortutako free-inpro duoa