2015eko otsailaren eta 2016ko azaroaren artean bi artistekin, tabako fabrikako langile ohien talde batekin eta aktoresa talde batekin lan egin zuten mañana goodbye proiektuan. hamabi kapituluko serie bat da, eta garai bateko tabako fabrika egungo kultura garaikidearen nazioarteko zentroa bihurtu zeneko ekoizpen ereduaren aldaketa aztertzen du. airean bi galdera garrantzitsu: lanari dagokionean, zer behar dugu iraganetik? eta nola eta nondik hitz egin memoriaren inguruan?