todo

‘todo’ ikusentzunezko proiektu kolaboratiboa da. arantza elejabeitiaren argazkiak, ausa eta ibonrg musika uztartzen dira bertan.

seps town duo

‘seps tows duo’ izenaren atzean mikel vega eta ibonrg sestaoarrak daude, biak ala biak bizkaiko zarata eta esperimentazioaren eszenan zailduak, bai killerkume, bai eten, bai hainbat konbotan. miguel a. garcíaren ensenbleetan bat egin izan zuten aurretik, baina free-inpro proiektu hau sortu arte ez dira duo formatuan aritu.

plu de mekanisms

egitasmoa 2010ean abiatu genuen butoh dantzarako musika inprobisatua egiteko elkarlanaren aitzakian. geroztik egitasmoak aitzinera egin du aurrez-aurreko bikote bat izatera iritsi arte. pdm zarata goxoa da: a kapela ahots epelez eta elektronika minimalista gordinez sukaldatutako inprobisazio lizuna.

manett

2003an sortu zuten taldea diego eta raúl anaiek. folk amerikarrean inspiratua, baina era askean; beti fin eta beti aldakor. 2010ean lotu nintzaien, ‘Suburbia’ grabatzen eta ekoizten laguntzera eta geroztik lokalean eta zuzenean aritzen naiz haiekin.

kkorg

KKORG musika fikziozko jolas bat da, eta euskal esperimentazioaren ohiko bi partaideren arteko kolaborazioa. KORG-MS10 zahar bat zukutu eta soinuak ateratzean datza, epemuga baten barruan, harreran hartutako sintetizadore bat, etxeko berotasunean eskaerak hartzeko prestua. KKOPU eta ibonRG, seinale elektrikoak gurtzen dituen praktika bat. lehengai bakar bat birpentsatzeko, birpasatzeko, modelatzeko, modulatzeko bi modu, elkarlan honetan baitan anonimo bihurtuak.

itxaro borda eta ibonrg

mundu psikotiko batean bizi gara. eroak daude boterean. noiztik gara horretaz ziur? noiztik dugu errealitate hori etsai ? eta… zenbat gara jakinean?’ philip k. dick-en aipu horretatik abiatzen da itxaro borda, testu distopiko eta apokaliptiko honetan barneratzeko. plastikoaren kosmografia, lurraren amiltzea erabiliko ditu ahoan iragarle totelak. ibonrg musikaria du ondoan, irakurketa girotzen sintetizadore hotsez.

boz mineralis

ARIMA GIZATIARRA ETA ARIMA GIZAGABEA BEREZKOA DENA ETA ARROTZA DENA MINERALEN ERREINUA ETA POSTGIZAKI TEKNOLOGIKOAK BIZIRAUTEA ETA BIZITZA GERRA ETA FESTA terri florido ‘kakofunk’ eta ibonrg musikariek osatzen dute boz mineralis. parte hartzen duten gainontzeko talde eta kolekltiboetan hainbat tresna jotzen dituzte. hemen, ahotsa soilik.

ibonrg

atal honetan bilduta daude bakarka egiten ditudan lanak (estudioko grabaketak, zuzenekoak, bildumak eta bestelakoak).  

occhi di farfalla

ochi di farfalla bikote akustiko bezala jaio eta laukote elektriko izatera pasa zen taldea da. 2016ko diskoko ‘nerekin’ kantuan tronpeta sartzeko aukera eman zidaten

eremuz kanpoko sotoa

‘eremuz kanpo‘ irratsaioaren oholtzarako adarra abiatzeko film bat aukeratu eta aurretik ‘zerbait’ egiteko proposatu zidaten. sun ra taldeari buruzko dokumental bat (‘a joyful noise’) euskarara itzulia nuenez, huraxe aukeratu nuen. proiekzioaren aurretik ‘performance’ moduko zerbait proposatu nuen; haiek kantzi ninduten arkestraren erara, eta eneko olazabalekin batera euskaratu eta moldatu nuen amiri barakaren ‘sun raren mezua’ […]