jupiter jon

gabon caligula izenez hainbat kontzertu egin ondoren, talde zingiratsu eta kabernikola honek jupiter jon bataiatu zuten euren burua lehenengo diskoa ‘pleistozenoko astelehenak’ grabatu aurretik. disko horretako kanta batean eta beste single batean jo nuen saxoa

xabier montoia

xabier montoia musikariarekin 2007 aldean hasi nintzen kolaboratzen: hasieran, gitarra duoa eginez ibai gogortzarekin; ondoren, ekoizpena eta kantuen konponketak eginez piano eta soketarako, zenbait cello-jotzailerekin batera.  

eten

hasieran hirukote (jon andoni izurietarekin), ondoren hirukote (sendoa mirandarekin), eta azkenik bikote. hasieran post-hardcore-edo, ondoren inpro-edo eta azkenik free-punk- edo-auskalo.

txaranga urretabizkaia

bi mila eta hamazazpian sortu ginen haize instrumentuetarako geuk sortutako partitura edo pieza esperimentalak gauzatzeko. gaur egun, hamahiru kideko fanfarria hiperbentilatu eta autorregulablea gara. emanaldi bakoitzerako propio sortzen ditugu gure konposizioak.

minúsculo

ibon aguirreren bakarkako proiektua. elektronikazko artisautza, su eztitan prestatua. ‘denbora’ izeneko bigarren lanerako zenbait gitarra eta saxo grabatu nituen.

tzesten

tzesne, ima paralux eta eten taldearen arteko elkarlan bat dugu hau. eten bikoaren erritmoek, tzesneren itsas azpiko melodiek eta paraluxen bideolan hipnotikoek inprobisazioan oinarritutako esperientzia berezia osatzen dute.

tutu

asier maiah eta ibonrg dira tutu. lehenengoak gitarra darabil eta bigarrenak tronpeta eta bandoneoia. viva bazooka eta eten taldeetan oso bestelako musika egiten dutela esango du askok, baina tutuk talde horien intentsitateari eusten die.

saliva

izena ezin esplizituagoko free-inpro duoa

milagro

mirariz sortutako free-inpro duoa

le noise

hainbat eraginetatik edaten zuen zortzikotea zen le noise: post-rock, jazz, americana, alt-co, cinema-rock…