shizzo

germinal gorka laspiur
germinal gorka laspiur
2024-02-23
22:30
bergara
gaztetxea

SHIZZO

ibonrg eta miguel a. garcíaren entzukizun bat

shizzo entzukizunak biltzen ditu Miguel A. Garcíak (aka XEDH) eta IbonRG musikariek azken sasoian sortutako hainbat pieza. Piezetako asko elkarrekin sortuak izan arren, bakoitzak bere kabuz konposatutakoak ere uztartzen dira emanaldi berezi honetan. Ohiko kolaboratzaile estuak izango dira oholtzan: Fernando Carvalho (Miguel A. Garcíaren elektronikaz arduratuko da) Garazi Navas (moldaketak, akordeoia, ahotsa), Enrike Hurtado (elektronika, txalaparta prestatua) eta Jon Zearra: ahotsa, txistua. IbonRG-k, abesteaz gain, pianoa eta txalaparta joko ditu. Azken honen hitzez gain, Bernat Etxepare, Itxaro Borda edota Elena Aitzokoarenak ere entzungo dira.

 

Emanaldiak hiru ekinaldi izango ditu, dagozkien bi atsedenaldi txikirekin. Elektronika garaikidea, ahots lan bereziak, txalaparta prestatua, giro oniriko, ero, sadikoa, industriala zein basa, zarata, trosta, flotea eta barealdia. 

germinal gorka laspiur
germinal gorka laspiur