Gaztainondo baten sustraia ikustean goragalea etorri zitzaion. Ordura arte ez omen zen konturatu benetan izateak zer esan nahi duen. Sustraia ezin du sustrai kontzeptuak mugatu eta izanez-egotean edozer gauza da mugagabea. Ondorioz, hizkuntzak tarrat egitean amildegia dator; bertigoa eta goragalea.
Irakaskuntza ere gertaerazkoa da. Besteari barre eragin diezaiokegu, baina ezingo dugu inolaz ere bere partez irri egin. Jakintza bizipen bat da beraz, eta ez han-hemenka isolatutako informazio puskak. Horregatik ikastea ez da kopiatzea edo eredu baten forma errepikatzea.
Eredua forma, edukia eta zentzua harremanetan jartzen duen adibide bizia da, izanez-egote partikularra. Elkarrekin batera egiteko gonbitea luza dezake eta subjektuaren desioa martxan jarri. Honela, Maite duzun hori erakusketa bat da eta, aldi berean, “egizu nirekin batera” mezuaren pean garatu nahi den ekintza, irailean zehar Ibonrg eta Maider Gonzalok herrian egin dituzten tailerren bitartez.
Testua idazteko bidelagunak: M. Garcés, I. Imaz, C. Maillard eta J.P. Sartre
2024-10-05
18:00etan
KONTZERTUA
Ibonrg eta Markina-Xemeingo Udal Musika Eskolako ikasleak
Karmengo eliza
Sarrera: Karmengo kalea, 5
19:00etan
Erakusketaren IREKIERA
Karmeldarren aretoa
Sarrera: Frai Bartolome plazatik