repetidor

repetidor

2009an igualadako (bartzelona) alado sincera taldeko kideek zigilu propioa sortzeko asmoa zena kolektibo bihurtuko zen, hainbat urtez partekatutako taldeak eurenganatuta. ez da genero zehatz bati bideratutako zigilua. ados jarri diren zenbait musikariren plataforma baizik, hasiera batean belaunaldi batek uztartu zituena, baina bereziki, gauzak egiteko modu batek. ni 2018an hasi nintzen kolektiboan parte hartzen.

zokotik

zokotik

inprobisazio aske eta esperimentazio musikalerako kanala 2021an sortutako plataforma bilbo aldean inprobisazio askeko emanaldiak grabatu eta streaming erara emateko. bilbo inguruko zein urrutiko inprobisatzaileak batu eta testuinguru berriak sortzeko helburua du.

arto artian

arto

2006. urtean gutariko bat, gutural eta akauzazte taldeetako zenbait kide elkartu ziren euskal herriko doinu esperimental edo sailkagaitzak bilduko zituen lan fisikoekin katologo bat osatzeko. Hamaikatxo urte iraun zuen proiektuak eta ehun erreferentziatik gora bildu genituen. aipatutakoez gain, xedh, mem, bizarra, borrokan, joseba irazoki, amsia, gora japon, fernalia…

kafea eta galletak

kafea eta galletak gustuko ditugun diskoak lagunartean entzuteko sortutako proiektu bat zen. hilean behin batzen ginen, gernikako gaztetxeko areto txiki batean hasieran eta astran ondoren, eta musika-talde batek aukeratutako diskoa entzuten genuen, kafea eta galletak dastatu bitartean. Horren ostean, diskoa aukeratu duen taldeak jotzen zuen. denborarekin, kafe aleak liburua argitaratu genuen, musikariak ez diren gure […]