mursego

maite arroitajauregirekin gol portero taldea osatu genuen 2006an, baina 2009an bakarkako ibilbideari ekin zion mursegoren izenpean. ahal izan dudan guztietan lagundu izan diodan arren, ‘hiru’ eta ‘100% oion’ diskoetan musikari eta ekoizle gisa lagundu diot.

xabier montoia

xabier montoia musikariarekin 2007 aldean hasi nintzen kolaboratzen: hasieran, gitarra duoa eginez ibai gogortzarekin; ondoren, ekoizpena eta kantuen konponketak eginez piano eta soketarako, zenbait cello-jotzailerekin batera.  

manett

2003an sortu zuten taldea diego eta raúl anaiek. folk amerikarrean inspiratua, baina era askean; beti fin eta beti aldakor. 2010ean lotu nintzaien, ‘Suburbia’ grabatzen eta ekoizten laguntzera eta geroztik lokalean eta zuzenean aritzen naiz haiekin.