hasieran hirukote (jon andoni izurietarekin), ondoren hirukote (sendoa mirandarekin), eta azkenik bikote.

hasieran post-hardcore-edo, ondoren inpro-edo eta azkenik free-punk- edo-auskalo.

bi mila eta hamazazpian sortu ginen haize instrumentuetarako geuk sortutako partitura edo pieza esperimentalak gauzatzeko. gaur egun, hamahiru kideko fanfarria hiperbentilatu eta autorregulablea gara.
emanaldi bakoitzerako propio sortzen ditugu gure konposizioak.

nyc-tik bere arima nomada zabalduz ‘share’ gertaera euskal herrira heldu zen, ezagun edota ezezagunak inprobisatzen elkartzeko. buszemiko hiru partaideak aspaldiko ezagunak izanik ere, elkarrekin aritu gabeak ziren ordura arte

lokal/estudioko proiektua, hainbat proiektu gauzatzekoa: soinu bandak, dub, pop…

free-inpro duo, psikodelia, kasetismoa. ahots-inprobisazio gordineko bikoa.

drone didgeridooikoak, glotis kolpeak eta uluak.

bi eztarri eta bi mikro.

arantzak gara.

kontatu digute bi urtean behin arantzen manifestazio bat egiten dela arantzazu egunean, edo hori ulertu dugu guk behintzat. milaka Arantza imajinatzen ditugu pankarta ostean oihuka: “a-ran-tza, a-ran-tza, a-ran-tza”. “arantza da bide bakarra”. “jo ta ke arantzazu arte”.

gure lagun arantza epaitu behar zuten beste askorekin, gehiegirekin, bat ere gehiegi denean. zer egin eraman behar baziguten? nola eutsi arantzari gurean? askegune bat imajinatu genuen arantzazun, arantzen manifestazio baten ostean. milaka arantza irudikatu genituen desobeditzen, milaka arantza laguna babesten. lagunak zaintzea delako bide bakarra.

eramango ez dutela ospatzeko egin genuen fugaziren bertsio hau. zainketak eta elkartzeko gogoa ez direlako bukatzen absoluzio baten ostean, eta altxatzeko beharra ere ez. arantzazun edo donostian edo zarautzen edo iruñean edo bilbon edo aulestin, arantzak arantza zaindu eta berarekin bakarra ez den bideari ekiteko gogotsu gaudelako.

arantza lz / arantza rg / arantza fb

‘todo’ ikusentzunezko proiektu kolaboratiboa da.

arantza elejabeitiaren argazkiak, ausa eta ibonrg musika uztartzen dira bertan.

‘seps tows duo’ izenaren atzean mikel vega eta ibonrg sestaoarrak daude, biak ala biak bizkaiko zarata eta esperimentazioaren eszenan zailduak, bai killerkume, bai eten, bai hainbat konbotan.
miguel a. garcíaren ensenbleetan bat egin izan zuten aurretik, baina free-inpro proiektu hau sortu arte ez dira duo formatuan aritu.

egitasmoa 2010ean abiatu genuen butoh dantzarako musika inprobisatua egiteko elkarlanaren aitzakian.
geroztik egitasmoak aitzinera egin du aurrez-aurreko bikote bat izatera iritsi arte.
pdm zarata goxoa da: a kapela ahots epelez eta elektronika minimalista gordinez sukaldatutako inprobisazio lizuna.

2003an sortu zuten taldea diego eta raúl anaiek. folk amerikarrean inspiratua, baina era askean; beti fin eta beti aldakor.

2010ean lotu nintzaien, ‘Suburbia’ grabatzen eta ekoizten laguntzera eta geroztik lokalean eta zuzenean aritzen naiz haiekin.

KKORG musika fikziozko jolas bat da, eta euskal esperimentazioaren ohiko bi partaideren arteko kolaborazioa.

KORG-MS10 zahar bat zukutu eta soinuak ateratzean datza, epemuga baten barruan, harreran hartutako sintetizadore bat, etxeko berotasunean eskaerak hartzeko prestua.

KKOPU eta ibonRG, seinale elektrikoak gurtzen dituen praktika bat. lehengai bakar bat birpentsatzeko, birpasatzeko, modelatzeko, modulatzeko bi modu, elkarlan honetan baitan anonimo bihurtuak.

mundu psikotiko batean bizi gara.
eroak daude boterean. noiztik gara horretaz ziur?
noiztik dugu errealitate hori etsai ? eta…
zenbat gara jakinean?’

philip k. dick-en aipu horretatik abiatzen da itxaro borda, testu distopiko eta apokaliptiko honetan barneratzeko. plastikoaren kosmografia, lurraren amiltzea erabiliko ditu ahoan iragarle totelak. ibonrg musikaria du ondoan, irakurketa girotzen sintetizadore hotsez.

ARIMA GIZATIARRA ETA ARIMA GIZAGABEA
BEREZKOA DENA ETA ARROTZA DENA
MINERALEN ERREINUA ETA POSTGIZAKI TEKNOLOGIKOAK
BIZIRAUTEA ETA BIZITZA
GERRA ETA FESTA

terri florido ‘kakofunk’ eta ibonrg musikariek osatzen dute boz mineralis. parte hartzen duten gainontzeko talde eta kolekltiboetan hainbat tresna jotzen dituzte. hemen, ahotsa soilik.