new yorkeko chelsea hotel mitikoaren bueltan sortu diren abestien bilduma bat egiteko asmoz, matik hainbat lagun bildu zitu zituen 2013an. leonard cohen, nico, janis joplin eta the stoogesen kantak prestatu zituen, besteak beste.

emanaldiaren dokumentazio grafikoa baino ez dago, dena flows argazkilariak ederki bilduta.

hondartzako olatuen bitsaren gainean surfeatzen agertu ziren, eta abiadura berberarekin desagertu.

hainbat eragin bildu zituzten drumkopterrek beren disko bakarrean, baina bereziki freskotasuna zerien, eta darie. grabaketan laguntzaile jarduteko aukera izan nuen.

‘batzuk’ taldeko abeslari gisa entzun nuen lehenengoz joxi ubedaren kantuak egiteko molde berezia; ondoren, ‘tanta’, eta gerora entzungo nituen ‘tortura sistematika’ eta ‘bukaera’, laurogeietan izan zituen taldeak.

belarminak bikote akustiko gisa hasi ziren, eta elektrifikatu zirenean kantu bat grabatzeko deitu zidaten, baina teklatua eta perkusioa sartzen amaitu nuen.

iban zaldua idazlearen ‘biodiskografiak’ narrazio liburuko ipuin bakoitza disko batean oinarrituta dago. aurkezpenetarako, zenbait ipuin aukeratu eta bakoitzaren irakurketaren ondotik diskoko kanta baten bertsioa jotzen genuen xabier montoiak eta biok.

miguel a. garciaren elektronika esperimentalak elikatzen duen gertaera musikala da; instrumentu akustikoak eta ahotsak kasu horretan fagozitatu egiten ditu, eta zuzenekoan berriro agertzen dira. magma elektronikotik sortuta, soinuaren autodeterminaziora arte iristen dira.

harekin gargara bikotea osatu nuen 2016, baina horrez gain, bere konposizioak interpretatzeko hainbat ensembletan hartu izan dut parte, bakoitza izen ezberdinekoa:’eritaturi ensemble’, ‘aunkihexun’…

besteak beste, gitarra, alboka, txistua eta bandoneoia jo izan dut.

maite arroitajauregirekin gol portero taldea osatu genuen 2006an, baina 2009an bakarkako ibilbideari ekin zion mursegoren izenpean.

ahal izan dudan guztietan lagundu izan diodan arren, ‘hiru’ eta ‘100% oion’ diskoetan musikari eta ekoizle gisa lagundu diot.

yakuzi taldea post-rock etiketapean disko bikainak argitaratu zituen.

berriztarren azken diskoan, ‘ausardiaren garaia’, tronpeta jotzeko aukera izan nuen.

alejandro durán, miguel a. garcía eta alejandreo tedinen black metal esperimentaleko proiektua. ‘a cryptic howl of morbid truth’ lanerako ahots eta gitarraren bat grabatu nituen.

ixiar rozasen lerro bakarreko liburuak audio formatua ere badu eta alderdi horren grabaketan parte hartu nuen 2020ko urtarrilarekin maite arroitajauregi eta beste hainbat artistarekin batera rafael martinez del pozoren grabaketa arduraduna zelarik

r’n’r, swing, doo-wop, bossa nova edota pop italiarra ateratzen da santiago delgadoren ahots eta eskuetatik. lan-ordezkapen bat egin nuen koruetan, juanjo ibarra handiaren ondoan. ‘plantado en el jukebox’ lp-aren grabaketan ere parte hartu nuen

bilboko rockabilly lurrikararekin tronpeta jotzeko aukera izan nuen hainbat kontzertutan, ‘sol y sombra’ kantuan

gabon caligula izenez hainbat kontzertu egin ondoren, talde zingiratsu eta kabernikola honek jupiter jon bataiatu zuten euren burua lehenengo diskoa ‘pleistozenoko astelehenak’ grabatu aurretik.

disko horretako kanta batean eta beste single batean jo nuen saxoa

xabier montoia musikariarekin 2007 aldean hasi nintzen kolaboratzen: hasieran, gitarra duoa eginez ibai gogortzarekin; ondoren, ekoizpena eta kantuen konponketak eginez piano eta soketarako, zenbait cello-jotzailerekin batera.

 

ibon aguirreren bakarkako proiektua. elektronikazko artisautza, su eztitan prestatua.

‘denbora’ izeneko bigarren lanerako zenbait gitarra eta saxo grabatu nituen.

artedrama arte eszenikoen plataformak ekoitzitako antzezlanean soinu-paisaia eraikitzeko ardura izan dut.

laura penagos eta ander lipus aktore, amancay gaztañagaren zuzendaritzapean.

 

ochi di farfalla bikote akustiko bezala jaio eta laukote elektriko izatera pasa zen taldea da.

2016ko diskoko ‘nerekin’ kantuan tronpeta sartzeko aukera eman zidaten

eremuz kanpo‘ irratsaioaren oholtzarako adarra abiatzeko film bat aukeratu eta aurretik ‘zerbait’ egiteko proposatu zidaten. sun ra taldeari buruzko dokumental bat (‘a joyful noise’) euskarara itzulia nuenez, huraxe aukeratu nuen. proiekzioaren aurretik ‘performance’ moduko zerbait proposatu nuen; haiek kantzi ninduten arkestraren erara, eta eneko olazabalekin batera euskaratu eta moldatu nuen amiri barakaren ‘sun raren mezua’ deklamatu nuen, saxoa eta sun raren sintetizadorea lagun

jon martin laguna ohiko kolaboratzailea dut: nire lan eta kartel askoren irudiak bere eskuek marraztu dituzte. piketa da bere jebotarekin batera osatu zuen grindcore bikotea.

grabatu duten lan bakarra grabatu genion ibon agirrek eta biok 2015, taldearen errepertorio osoa hamar minutu eskasetan biltzeko.

asier gogortza argazkilariaren proiektua. camera obscura baten barnean filma bat sortzeko saioa da InstantZine. kanpotik sartzen den irudia camera obscuraren barnean manipulatuz, partehartzaileek pelikulako fotogramak banaka-banaka sortzen dituzte eta argazki kamera digitalarekin harrapatzen. ondotik, animaziozko filmetan bezala, hartutako irudiak bata bertzearen gibeletik abiadura jakin batean jarriz, 3-4 minutuko filma laburra lortuko da. Saioa bukatzean filmaren muntaia bizkor-bizkor egin eta berehala proiektatzeko prest egonen da. Soinua ere, filma sortu bitartean eraikitzen da.

#3 eta #5 instantzineetan parte hartzeko aukera izan dut

2010eko azaroan kafea eta galletak ziklora gonbidatu genuen iruñeko talde zoragarri hau. lau katu izan ginen sesioan, eta, nicoren desertshore diskoa entzun ondoren pistatan grabatu nuen kokoshcaren boloa. javi, amaia eta iñaki oso gustura geratu ziren emaitzarekin eta argitaratzea erabaki genuen.

alvaro matilla ‘brutus’-en proiektua, barb karpenterrek lagunduta sasoi hartan.

beren ehunka lanen arteko bi grabatu nizkien: ‘sothinrdeline’ diskoan agertuko ziren hiru abesti (haietako batean bateria jo omen nuen eta beste batean biolina eta banketa) eta ‘there she goes again’ kantaren bertsioa ‘a gran bilbao tribute to “the velvet underground & nico” bildumarako.

valentziako soinu-artistak 2006ko ertz jaialdian kanpaia-kontzertua prestatu zuen. nafarroako bera  herriko kanpaietarako propio idatzi zuen konposizio bat. hamabost bat lagun izan ginen emanaldi horretan ezkil-jotzaile.